PRENTSA OHARRA. SAIZAR IDI KINTOPEKOEN 1.LIGA

2017/01/16 | Herri kirolak GIPUZKOAn-

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak bihar Azkoitian ospatuko den I.SAIZAR IDI KINTOPEKO LIGAko finala   inguruan honako hau adierazi nahi du:

 

2016ean Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Gipuzkoako Kintopeko Idien Txapelketa arautu eta onartu zuen.

 

Saizar Idi Kintopekoen Liga arautegi honetan oinarritzen da, puntuaketa eta bestelako baldintzetan , salbuespen batekin eta bere garaian desadostasuna sortu zuena:

 

LIGA edo ekitaldiak Gipuzkoako Kintopeko Idien Txapelketa bezala izendatzeko, abere jabe,  itzai eta erlojeroak Gipuzkoan lizentzia eguneratua  izan behar dute eta Liga antolatu duten elkarteek ez dute puntu hau onartzen.

 

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak ateak zabalik ditu hobetzeko ekarpenak egin nahi dituenentzat.