Aduna, "Gorostidi Harria" Txapelketa

2017/04/30 | Orokorra

Apirilaren 30ean, igandea, arratsaldeko 6etan Gorostidi Harriaren XI. txapelketa ospatuko da Adunako pilotalekuan. Txapelketa honetan, harrijasotzaileak bost harri desberdinekin ariko dira lanean:

 - 139 kiloko harri baldarra

- 150 kiloko zilindro zaharra

- 155 kiloko errektangular zaharra

- 160 kiloko zilindro zaharra

- 175 kiloko zilindro zaharra

Kirolariek, aipaturiko ordenean harri bakoitzari bina jasoaldi eman beharko dizkiete ahalik eta denborarik gutxienean.

10 minutu izango dute lana burutzeko

Parte hartuko duten harrijasotzaileak:

.- Xabier Aranburu GUZTA

.- Jokin Eizmendi

.- Aimar Galarraga

.- Aimar Irigoien

.- Jexux Mari Iruretagoiena IZETA III

.- Hodei Iruretagoiena IZETA IV

.- Joseba Ostolaza

.- Iban Ugartemendia