EMAITZAK. Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa
2017/07/16 | Herri kirolak GIPUZKOAn-Uztailaren 16an ospatu da, Alegian, Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa. Aurten, 6 kirolarik hartu dute parte.
Harrijasotzaileek 3 minutuko hiru txanda izan dituzte 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin aritzeko. Lan guztiak amaituta, Aimar Irigoien izan da kilo gehien jaso dituena, eta 2016ean lortutako garaipena berritzea lortu du, berriro ere.
Sailkapena:
1.- Aimar Irigoien Jauregi 9.737,5 kilo (86 jasoaldi guztira)
2.- Mikel Lopetegi Gereka 8.950 kilo (78 jasoaldi)
3.- Hodei Iruretagoiena Uria "IZETA IV" 8.037,5 kilo (71 jasoaldi)
4.- Xabier Peñagarikano Ibaroyen 7.900 kilo (70 jasoaldi)
5.- Iñigo Eizagirre Ascaray "EIZA" 6.987,5 kilo (62 jasoaldi)
6.- Elias Perez Munguia 3.137,5 kilo (28 jasoaldi)