AIA, San Lorenzo Harrijasotze txapelketa bikoteka

2017/08/10 | Orokorra

Abuztuaren 10ean, arratsaldeko 5 t'erdietan, Aiako pilotalekuan San Lorenzo Harrijasotze txapelketa bikoteka ospatuko da.

Egin beharreko lana:

1.- Bikoteko batek 125 kg-ko kopa jasoko du 2 minutuko txanda batean

2.- Beste partaideek 113 kg-ko kubikoa jasoko dute 2 minutuko txandan.

3.- Bikoteko bi partaideak, Aiako harri baldarra jasoko dute, txanda librean 4 minutuko lanean.

 

Parte hartuko duten 4 harrijasotzaile bikoteak:

- Jose Ramon Iruretagoiena - Hodei Iruretagoiena

- Joseba Ostolaza - Jesus Mª Iruretagoiena

- Haimar Irigoien - Josetxo Urrutia

- Aimar Galarraga - Iñigo Eizagirre

 

* Jaialdia Idoia Etxeberriak osatuko du.