DONOSTIA, Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketa FINALA

2017/10/15 | Orokorra

Urriak 15ean, igandea, arratsaldeko 6etan, Donostiako J.A. Gasca kiroldegian, Euskadiko lehen mailako aizkora txapelketaren FINALA ospatuko da.

Irailak 16ean, Abadiñon izandako KANPORAKETAN, sailkatu ziren PARTAIDEAK honako hauek dira:

 

Iker Vicente Sarlegi (Na)

Mikel Larrañaga Elgarresta (Gi)

Iñaki Azurmendi Peñagarikano (Gi)

Ugaitz Mugerza Mendizabal (Gi)

Aitzol Atutxa Gurtubai (Bi)

Joseba Otaegi Saizar (Gi)

 

Egin beharreko lana:

- 54 ontzako lau enbor

- 60 ontzako lau enbor

- 72 ontzako lau enbor