ADUNA, Gorostidi Harriaren XII. txapelketa

2018/04/22 | Orokorra

Apirilaren 22an, arratsaldeko 6etan ospatuko da Adunako pilotalekuan.

5 harri erabiliko dira: 139 kiloko harri baldarra, 150 kiloko zilindro zaharra, 155 kiloko errektangular zaharra, 160  kiloko zilindro zaharra eta 175 kiloko zilindro zaharra.

 

EGIN BEHARREKO LANA:

Harrijasotzaile bakoitzak bina jasoaldi eman beharko dizkio harri bakoitzari ahalik eta azkarren. 10 minutu izango dute lana burutzeko.

 

PARTEHARTZAILEAK:

.- Aimar Irigoien

.- Jokin Eizmendi

.- Aimar Galarraga

.- Hodei Izeta "IZETA IV"

.- Iban Ugartemendia

.- Xabier Peña

.- Josetxo Urrutia

.- Imanol Illarramendi "KORTABERRI"

.- Xabier Aranburu "GUZTA"

 

Txapelketa ondoren Gorostidi Harria (185 kiloko zilindro zaharra) esku bakarrez jasotzen duenarentzat sari berezia izango da, horretarako 5 minutuko denbora izango dutelarik.