LEGORRETA, Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketa - KANPORAKETA
2018/05/13 | Herri kirolak GIPUZKOAn-
2018ko maiatzaren 13an, Legorretako Harripila kiroldegian Gipuzkoako 2.mailako aizkora txapelketaren kanporaketaren 1. saioa ospatuko da. Ordua Gipuzkoako Lasto Botatze txapelketaren arabera izango da, hau 18:30etan hasiko delarik.
Parte hartuko duten aizkolariak hauek dira:
.- Xabier Zaldua Alberdi
.- Luis Mª Txapartegi Gurrutxaga
.- Aratz Mugerza Mendizabal
.- Jokin Alkizalete Urkola
.- Julen Aranberri Ocaña "ELORRIAGA II"
Egin beharreko lana: 2 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako.
(2. saioa Aian ospatuko da 2018ko maiatzaren 20ean)
* Lehenengo sei sailkatuak Gipuzkoako 2.mailako aizkora FINALera sailkatuko dira, lekua eta eguna zehazteke dagoelarik.
** 18:30etan, leku berean, Gipuzkoako Lasto Botatze txapelketa ospatuko da.