EMAITZAK - LEGORRETA, Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketa - KANPORAKETA
2018/05/13 | Herri kirolak GIPUZKOAn-Maiatzaren 13an Legorretan ospatu da Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketaren lehenengo saioa.
Bost aizkolarik hartu dute parte kanporaketa saio honetan, kirolari bakoitzak ahalik eta denbora gutxienean 2 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana egin behar izan duelarik.
Sailkapena honela geratu da:
.- Luis Mª Txapartegi Gurrutxaga | 10 | minutu | 54 | segundo | 37 | ehunen |
.- Aratz Mugerza Mendizabal | 11 | minutu | 23 | segundo | 1 | ehunen |
.- Jokin Alkizalete Urkola | 11 | minutu | 26 | segundo | 18 | ehunen |
.- Xabier Zaldua Alberdi | 11 | minutu | 57 | segundo | 59 | ehunen |
.- Yulen Aranberri Ocaña | 13 | minutu | 30 | segundo | 31 | ehunen |
Luis Mª Txapartegi, Aratz Mugerza eta Jokin Alkizalete sailkatu dira Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako finalerako. Hauek eta maiatzaren 20ean sailkatzen diren beste 3 aizkolariek, 4 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana osatu beharko dute, ahalik eta denbora laburrenean.