EMAITZAK. Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa
2018/07/15 | Herri kirolak GIPUZKOAn-Uztailaren 15ean ospatu da, Alegian, Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa. Aurten, 5 kirolarik hartu dute parte.
Harrijasotzaileek 3 minutuko hiru txanda izan dituzte 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin aritzeko. Lan guztiak amaituta, Aimar Irigoien izan da kilo gehien jaso dituena, eta 2017ean lortutako garaipena berritzea lortu du, berriro ere.
Sailkapena:
1.- Aimar Irigoien Jauregi | 9.412,50 | kilo | ( | 83 | jasoaldi guztira) |
2.- Imanol Albizu Arrillaga | 8.675,00 | kilo | ( | 76 | jasoaldi guztira) |
3.- Xabier Peñagarikano Ibargoyen | 8.275,00 | kilo | ( | 73 | jasoaldi guztira) |
4.- Hodei Iruretagoiena Uria | 7.837,50 | kilo | ( | 69 | jasoaldi guztira) |
5.- Xabat Olaizola Arizti | 5.625,00 | kilo | ( | 50 | jasoaldi guztira) |