DEIALDIA: Euskal Pentatloia
2019/06/28 | Txapelketen deialdiak, bilerak, zigorrak ...Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kirolariei dei egiten die, EUSKAL PENTATLOIAn izena emateko epea zabalik dagoela adieraziz. Izen emate epea Ekainak 28, Ostiralean itxiko da.
Telefonoa: 943. 47.25.74
Mugikorra: 688.692.879
E-mail-a: herrikirolak@kirolak.net
Egin beharreko lana: (1983ko kanporaketan egindako lana)
- HARRI-JASOTZEA: 10 aldiz 100 kiloko bola
- GIZON PROBA: plaza bat, 400 kiloko harria
- AIZKORA: 45 ontzako enbor bat eta 54 ontzako enbor bat
- TXINGAK: 3 plaza, 50 kiloko 2 txingarekin
- KORRIKA: kilometro 1
* 6 izen-emate baino gehiagok izena emango balute, kanporaketa ospatuko da eta 6 denbora onenak finalerako sailkatuko lirateke.