EMAITZAK - Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketaren KANPORAKETA - 2019

2019/06/16 | Herri kirolak GIPUZKOAn-

2019ko ekainaren 16ean Erenotzun ospatu da Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketaren lehenengo saioa.

Zortzi aizkolarik hartu dute parte kanporaketa saio honetan, kirolari bakoitzak ahalik eta denbora gutxienean 2 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana egin behar izan duelarik.

Sailkapena honela geratu da:

.- Jesus Mª Mujika Elola 11 minutu 18 segundo 10 ehunen
.- Aratz Mugerza Mendizabal 11 minutu 50 segundo 70 ehunen
.- Luis Mª Txapartegi Gurrutxaga 12 minutu 24 segundo 70 ehunen
.- Yulen Aranberri Ocaña 13 minutu 16 segundo 85 ehunen
.- Jokin Alkizalete Urkola 13 minutu 20 segundo 20 ehunen
.- Suharri Rodriguez Salaberria 14 minutu 38 segundo 49 ehunen
.- Aitor Urteaga Aldasoro 16 minutu 36 segundo 34 ehunen
.- Manu Fraile Gala 17 minutu 36 segundo 64 ehunen

 

Jeus Mª Mujika, Aratz Mugerza, Luis Mª Txapartegi, Yulen Aranberri, Jokin Alkizalete eta Suharri Rodriguez sailkatu dira Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako finalerako, Usurbilen ekainaren 30ean ospatuko dena. Hauek 4 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana osatu beharko dute, ahalik eta denbora laburrenean.