USURBIL, Gipuzkoako Ingude txapelketa

2019/06/30 | Herri kirolak GIPUZKOAn-

2019ko ekainaren 30ean, Santixabelen jaien barruan, Usurbilen, arratsaldeko 18:30etan, Gipuzkoako Ingude txapelketa ospatuko da.

 

PARTAIDEAK:

.- Gorka Etxeberria Ikutza

.- Jesus Mª Iruretagoiena Elustondo "IZETA III"

.- Josu Urbieta Arruti

 

Egin beharreko lana: kirolariak, minutu eta erdiko denboran, 18 kiloko ingudea ahalik eta gehienetan altxatzen saiatuko dira.

 

Txapelketa honen aurretik Gipuzkoako Lasto Altxatze txapelketa ospatuko da.

Eta egun berean, leku berean, eguerdiko 12:30etan Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketaren FINALA ospatuko da.

 

Erantsitako artxiboak