GFAak Eskola Kirola eta Kirol Federatua eten egin du

2020/03/12 | Orokorra

Harkaitz Millan: "Sortutako egoera ikusita, beharrezkoa da zuhurtasun irizpide bat mantentzea eta eskolaren esparruan hartutako prebentzio neurriekin koherenteak izatea".

 

Eskola kirolen eta kirol lehiaketen bideragarritasunaren inguruan sortu diren zalantzak  ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola kirola (lehiaketak eta entrenamenduak) eta federatutako kirola etetea erabaki du. Erabaki hau Gipuzkoako kirol federazioei eta entitateei jakinarazi zaie gaur goizean helburu honekin ospatu den bileran

 
Eskola-kirolako jarduerak etetearen erabakia hezkuntza zentro guztietan eskolak etetearen erabakiaren bat dator; zentroen parte-hartze unibertsala eta homogeneoa ezin ziurtatu daitekeen egoera izanik, lehiaketak aldatuko lituzkeelako. Bestalde, oinarrizko zuhurtasun irizpideak ere hezkuntza zentroei proposatutako neurriarekin bat etorriz jokatzeko komenigarritasuna adierazten du, prebentziozko osasun neurriak aplikatuz eskola ingurunearekin parekagarriak direnak. Zuhurtasun eta koherentzia irizpide bera aplikatu zaio kirol federatuari, eta hori horrela, dagokien federazio nazionalek hartutako erabakia Gipuzkoako lurraldean eta kategoria guztietan ere aplikatzearen komenigarritasuna ikusi da;   kadeteak,  Kultura eta Kirol Sailaren menpe daudenak, barne.