OHARRA: Dermatosi Nodular Kutxakorraren neurrien eragina herri kiroletan
                             
                        
Eusko Jaurlaritzak urriaren 24an argitaratutako aginduaren arabera, behi-aziendaren (idi, behi, zezenak) mugimendua eta erabilera debekatuta daude azaroaren 30era arte, Dermatosi Nodular Kutxakorraren (DNK) hedapena saihesteko.
🐂 Horrenbestez, idi-probak eta antzeko jarduerak ezin izango dira egin epe honetan.
 🐴 Beste espezieekin (zaldi, asto, ardi, etab.) egiten diren jarduerak baimenduta egongo dira, ohiko baldintzak betez.
Eskerrik asko guztioi zuen arduragatik eta lankidetzagatik.


 
                        
                         
                    


