2026KO GIPUZKOAKO TXAPELKETA(K) - Izen-ematea zabalik
Dagoeneko irekita dago 2026ko Gipuzkoako Txapelketetan izena emateko epea.
Parte hartu nahi baduzu, kontuan izan epea MARTXOAREN 15ean itxiko dela.
📝 Nola eman izena?
✔ 2026ko lizentzia indarrean edukitzea beharrezkoa izango da.
✔ Izen-ematea inprimaki ofizialaren bidez egin beharko da. [inprimakia]
(*) Kontuan izan izen-emateak inprimaki ofizialaren bidez egin behar direla; beste edozein bidetatik jasotakoak ez dira baliagarriak izango.
📅 Egutegia kontsultatzeko esteka: GHKF Egutegia
📞 Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bulego ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:00etatik 19:00etara.
Animatu eta parte hartu!




